Sugeak txoriari begiratzen dionean

Atxaga, Bernardo

Language: Basque

Published: May 15, 1984

Description:

Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra ?zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina? ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.